Itxi

Zenbaketa

PPk irabazi ditu hauteskundeak, eta PSOEk bigarren izatea lortu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Unidos Podemosek ez du 'sorpasso'a gauzatzea lortu, eta Ciudadanos asko jaitsi da. EAEn, Elkarrekin Ahal Dugu izan da lehen indarra, 7rekin.

PP izan da boto gehien jaso dituen alderdia E26an egindako hauteskunde orokorretan, 137 eserleku lortuta, botoen % 100 zenbatuta daudenean. PSOEk, bere aldetik, bigarren lekua hartu du indarrez (85) eta Unidos Podemos 'sorpasso'tik urrun geratu da, 71 diputatu lortuta. Ciudadanosek 32 ordezkari izango ditu, A20an lortutako 40 diputatuetatik urrunduta.

Hurrengo alderdia, boto eta ordezkari kopuruari dagokionez, ERC da, orain dela sei hilabete lortutako emaitzei eustea lortu baitu. CDCk, era berean, emaitzak errepikatu ditu, 8 diputaturekin. Ondoren, jeltzaleek taldea izango dute Kongresuan, sei ordezkari lortuta, abenduan baino bat gutxiago.

Datuok zenbaketaren joerari eutsiz gero, emaitzek ez dute bat egingo inkestek iragarri dutenarekin. Gainera, baliteke abenduaren osteko egoera errepikatzea, balizko gobernu-koalizioei erreparatuta.

Madrilgo Erkidegoan, PPk 13tik 15era igo du diputatu kopurua Kongresuan, 2.000 boto gehiago jasota. Unidos Podemos da bigarren indarra, 8 eserlekurekin. PSOEk, 13.000 boto gutxiagorekin, 6tik 7ra zabaldu du ordezkaritza, abenduko datuekin alderatuta. Azkenik, Ciudadanosek diputatu bat galdu du, eta, hortaz, 6 eserleku izango ditu Kongresuan, botoen % 95 zenbatuta daudenean.

Katalunian, En Comu Podem alderdiak abenduan lortutako 12 diputatuak mantendu ditu, ERCtik 3 ordezkarira geratuta, nahiz eta A20an baino 100.000 boto gutxiago jaso dituen, baina bozen proportzio bera lortuta ia (% 24,71tik % 24,46ra igaro da). ERCren (9) ostean, CDCk 8rekin eutsi dio hirugarren postuari, eta PSCk bat galdu du, 8tik 7ra igarota. PPk ordezkaritza zabaldu du, 5etik 6ra, eta C's Kataluniako azken alderdia izango da Kongresuan, 5 eserlekurekin.

Hauteskunde orokorretako bozketan parte hartu duten biztanleen kopuruak gora egin du, abenduko % 69,67tik oraingo % 69,84ra, Gobernu espainiarrak emandako azken datuen arabera, ia % 100 zenbatuta dagoenean.

Gainera, atzerrian emandako botoak ere aintzat hartu beharko dira, aurreko zenbakia osatzeko. Hori dela eta, behin betiko emaitza aurrerago ezagutuko da.

EAE eta Nafarroa

Elkarrekin Ahal Duguk irabazi ditu hauteskunde orokorrak Euskadin. Botoen % 100 zenbatuta, Podemosen eta Ezker Anitzaren arteko koalizioak bozen % 29,05 eta 6 eserleku eskuratu ditu; hau da, abenduan baino bat gehiago.

EAJ bigarren da, botoen % 24,92 eta 5 ordezkari eskuratuta, duela sei hilabete baino bat gutxiago.

EAJ geratu da bigarren, botoen % 24,91 eta 5 ordezkari eskuratuta (-1), eta PSE-EE hirugarren, botoen % 14,24 eta hiru eserleku lortuta, abenduan bezala.

EH Bilduk eta PPk bina diputatu lortu dituzte, baina koalizio abertzaleak bozen % 13,30 jaso ditu, eta popularrek, aldiz, % 12,85.

Nafarroan, UPN-PP koalizioa da lehen indarra, bi diputaturekin, Elkarrekin Ahal Duguren parean, baina boz gehiagorekin. PSOEk ordezkari bakarra lortu du, A20ko bozketan bezalaxe, % 78,8 zenbatuta.

78,8 zenbatuta.78,8 zenbatuta.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)