Nafarroako emaitzak
UPN-PP izan da indar bozkatuena Nafarroan
eitb.eus
Nolanahi ere, eserleku kopuruan berdindu egin du Elkarrekin Ahal Dugurekin, bina lortu baitituzte.
UPN-PP izan da indar bozkatuena Nafarroan hauteskunde orokorretan, baina Elkarrekin Ahal Duguk beste eserleku eskuratu ditu, bina lortu baitituzte.
Hain zuzen ere, botoen % 100 zenbatuta, UPN-PPk bozen % 31,88 jaso ditu, eta Elkarrekin Ahal Duguk, % 28,33.
Lurraldeko bosgarren ordezkaria PSNk lortu du, botoen % 17,36 bereganatuta.
EH Bildu (% 9,38), Ciudadanos (% 6,09) eta Geroa Bai (% 4,28) ordezkari barik geratu dira.