Itxi

A28

Junquerasek ERCren aldeko botoa eskatu du, eskuin muturreko Gobernua gelditzeko

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Soto del Realeko espetxetik emandako prentsaurrekoan ohartarazi duenez, PSOEri ez dio "ezer oparituko" eta ez dio "erreferendumari uko egingo".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidente ohi eta ERCren Hauteskunde Orokorretarako zerrendaburuak esan du bere alderdiak ez diola eskuin muturreko gobernu bati bide emango elkarrizketarako marra gorriak jarrita, baina PSOEri ohartarazi dio ez diola "ezer oparituko" eta ez diola "erreferendumari uko egingo".

ACN Kataluniako albiste agentziak antolatuta Soto del Realeko (Madril) espetxetik bideokonferentziaz eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, ERCk Espainiako eta Kataluniako Gobernuen elkarrizketa sustatzeko irabazi nahi ditu hauteskundeak, eta Pedro Sanchezek autodeterminazioarekiko duen "inoiz ez" jarrera "beti" bihurtzeko.

"Europako edozein demokratak du eskuin muturreko gobernuak galarazten saiatzeko betebeharra", azpimarratu du Junquerasek 2017an espetxean sartu zutenetik eman duen lehenengo prentsaurrekoan.

Hori bai, ERCk eskuin muturrekoa ez den edozein gobernu nahiago badu ere, "horrek ez du esan nahi ezer oparituko dugunik, exigenteak izango gara beste baldintzekin". "Erreferenduma eta errepresioaren amaiera ukaezinak" dira, gaineratu du.

Nazioarteko hainbat hedabideren parte-hartzea izan duen agerraldi horretan, Junquerasek esan du PSOEk, ahal izanez gero, Ciudadanosekin egingo duela ituna, eta horrek Kataluniari "kalte handia" egin diezaiokeela. Hori dela eta, ERCren aldeko babes zabala eskatu du, gehiengoak desberdinak izan daitezen.

"Independentismoak Hauteskunde Orokorrak irabazteko aukera du lehen aldiz Katalunian", goraipatu du Junquerasek, "155a babestu zutenek irabaztea penagarria" izango litzatekeelako.

ERCren presidentearentzat "anomalia demokratikoa" da bera espetxean egotea "Zigor Kodean ez dagoen delitu batengatik".

Albisteak (1)

Bideoak (1)