Itxi

A28

Parte-hartzea %59,97koa izan da EAEn eta %60,97koa Nafarroan 18:00etarako

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Parte-hartzeari dagokionez, 2016ko hauteskundeen aldean, 8,5 puntuko igoera izan da EAEn eta 9 puntukoa Nafarroan. Parte-hartzea %9,5 igo da Espainiako Estatuan eta %17,8 egin du gora Katalunian.

2019ko hauteskunde orokorretako bozketaren parte-hartze datuak. Argazkia: Efe

18:00etarako, hauteskunde orokorretako parte-hartzea % 59,97koa izan da EAEn, eta % 60,97koa Nafarroan; beraz, 2016ko ekainaren 26ko hauteskundeen aldean, % 8,5 inguruko gorakada izan da EAEn eta % 9 ingurukoa Nafarroan, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Bizkaian, % 62,33koa izan da parte-hartzea ordurako (% 53,03koa izan zen 2016an); Gipuzkoan, % 59,91koa (% 49,88); Araban, % 51,80koa (% 48,52), eta Nafarroan, % 60,97koa (% 51,77).

Espainiako Estatuan, parte-hartzea % 60,64koa izan da 18:00etarako. Duela hiru urte, % 51,21ekoa zen ordu horretarako, 17.715.754 boto-emailerekin, eta aurten 3,4 milioi gizon-emakume gehiagok eman dute botoa ordu horretarako; 21.122.340 lagunek, zehazki.

Kataluniann, % 64,20koa izan da parte-hartzea 18:00etarako, inoizko marka altuena ordu horretan, % 17,8ko igoerarekin. Azken hauteskundeetan baino milioi bat pertsona gehiagok eman dute botoa ordu horretarako.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)