Itxi

A28

EH Bilduren 'emaitza bikaina' azpimarratu du Otegik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

“Ez ginen eusteko jaio, irabazteko baizik”, ohartarazi du EH Bildu koalizioko koordinatzaile nagusiak, eta “Espainiako Estatuan deriba autoritarioa” bukatu dela ez sinestea eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koalizio abertzaleak lortutako “emaitza bikaina” nabarmendu du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Otegiren hitzetan, “olatu feminista, errepublikar eta independentista geldiezina” Kongresura eta Senatura eramango dute.

“Ez ginen eusteko jaio, irabazteko baizik”, ohartarazi du Otegik. EH Bilduko ehun bat militanteren aurrean agerraldia egin du Donostiako Tabakaleran, emaitza baloratzeko. Koalizioak 4 diputatu eskuratu ditu, hau da, bere ordezkaritza bikoiztu du.

Koalizioa osatzen duten alderdietako buruzagiak eta hautagaiak alboan zituela atera da EH Bilduko buruzagia, besteak beste, Arkaitz Rodriguez (Sortu) ondoan zuela, eta “Espainiako Estatuan deriba autoritarioa” bukatu dela ez sinestea eskatu du Otegik. “Gaur aurre egin diogu, baina berriz saiatuko dira”, ohartarazi du.

Trifachitoari agur, hemen gaude, ondo erroturik” esan du. “Ezkerreko subiranismoak 1,2 milioi boto lortu ditu, eta EH Bilduk 260.000 boz herri honetan, inork espero ez zuen emaitza”, adierazi du, inkestei erreferentzia eginez.

Albisteak (1)

Bideoak (1)