Itxi

A28

Javier Marotok Arabako azken aulkia galdu duela baieztatu du atzerriko botoak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Kanpoan bozkatu duten arabarren botoa zenbatu dute, baina ez da aldaketarik izan azken emaitzan. Zalantzan zegoen Arabako laugarren eserlekua EH Bildurentzat izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan, atzerrian bozkatu zuten arabarren botoaren zenbaketak ez du aldaketarik eragin eserlekuen banaketan. Gauzak horrela, Arabako laugarren eta azken eserlekua EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedorentzat izango da, PPko Javier Marotoren kaltetan.

Iragan igandeko hauteskunde orokorretan, EH Bilduk 24.687 eskuratu zituen Araban (% 13,96) eta PPk, ostera, 24.304 (% 13,75). Bien artean 383 botoko aldea egon zen, atzerriko atzerriko botoaren zenbaketaren zain.

Gaur goizean egin dute atzerriko botoaren zenbaketa (573 boto guztira) eta alderdi politikoetako iturriek EFEri baieztatu diotenez, ez da aldaketarik izan aulkien banaketan.

Botoei dagokienez, 59 lortu ditu EH Bilduk, 78 PPk, 97 EAJk, 123na PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek, 43 Ciudadanosek eta 21 Voxek. Gainerako botoak alderdi txikientzat izan dira.

Horrenbestez, Arabako laugarren diputatua EH Bilduk eskuratu du. PP, berriz, bosgarren alderdia izatera igaro da azken hauteskunde orokorretan.

1989az geroztik Arabako PP Diputatuen Kongresuan ordezkaritzarik gabe gelditzen den lehen aldia da.





Albisteak (4)

Bideoak (1)