EAE - 4. eguna
PSE-EEk 'ahalik eta gehien' mobilizatzeko deia egin du eskuinari aurre egiteko
agentziak
EAJk "akats" gisa ikusten du Vox beste bat bezala tratatzea, Elkarrekin Podemosek M15eko espiritua berreskuratzea eskatu du, EH Bilduk boto feminista aldarrikatu du, eta PPk AHTaren etorrera agindu du
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aitor Esteban Espainiako Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburuaren ustez, "demokratikoak ez diren alderdiak halakotzat tratatzea akatsa da", Voxi erreferentzia eginez. Ildo horretan, alderdi jeltzalea "beti eskubideak eta askatasunak defendatzen" aritu dela azpimarratu du.
Estebanek hauteskunde orokorretarako mitin batean egin ditu adierazpenok, Arrasaten (Gipuzkoa), Iñigo Urkullu lehendakariak egindako agerraldiari buruz kazetariek egindako galderei erantzunez. Izan ere, lehendakariak goizean galdetu du ea EAJren balizko legez kanporatze bat, Voxek defendatzen duen bezala, alderdi horren, PPren eta Ciudadanosen "Estatua uniformizatzeko estrategia partekatuaren" parte den, baina ohartarazi die "EAJ ez ezik, lehen lerroan Eusko Jaurlaritza ere” izango dutela.
"Ez naiz harritzen lehendakaria honekin atera izana, izan ere, titular handiko garai hauetan, edozer gauza esaten dute eta ez da ezer gertatzen, fake news-ak, albisteak eta sareen bidez zabaldutako gezurrak oso errazak dira", esan du Estebanek.
Bestalde, Maria Guijarro PSOEren Bizkaiko hautagaiak azpimarratu duenez, sozialistek "jendearen bizitza eraldatuko duen politika baten alde" egiten dute, baita "beren pentsioak Konstituzioan blindatzea behar duten milioika pentsiodunentzat" eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat gobernatzearen alde ere, "indarkeria matxistaren aurkako Estatu Itunaren neurri guztiak martxan jartzea merezi baitute".
"Voxeko jaun-andreok, indarkeria matxista, genero indarkeria existitzen da, eta ez gaude prest atzerapauso bat bera ere emateko", azpimarratu du hautagai sozialistak.
Elkarrekin Podemos
Juantxo Lopez de Uralde Kongresurako Elkarrekin Podemosen Arabako zerrendaburuak M15eko espiritua aldarrikatu du, eta hautesleei dei egin die hauteskunde deialdia errepikatzeak eta bozkatzera joateak sortu dien "haserrea eta frustrazioa gainditzeko".
Kontxi Palentzia (Araba) eta Miren Gorrotxategi (Bizkaia) Senaturako eta Kongresurako hautagaiak ere Laudioko (Araba) ekitaldian izan dira, eta, bertan, botoa ematera itzuli behar izateagatik etsita sentitzen diren pertsonei zuzendu zaie Arabako zerrendaburua, eta apirileko hauteskunde orokorren ostean gobernua osatzeko akordiorik ez izateak ekarri zuen "aukera galdua" deitoratu du.
Hausnarketa eta memoria ariketa bat egitera gonbidatu du, M15eko mobilizazioak eta "kaletik aldaketaren alderdi politikoen sorrerara eta alderdi horiek erakundeetan egotera iristea kosta zen urteak" gogoratzera.
"Badakigu jendea haserre eta nekatuta dagoela. Baina jarraitu egin behar dugu. Esan dezakegun gauza bakarra da ez etsitzeko. Gertu gaude. Uda honetan benetako aldaketaren gobernu batean egotea lortzetik oso gertu egon gara. Bultzada txiki bat baino ez zaigu geratzen, eta horrek emango du Unidas Podemosek Kongresuan indarra izatea ", adierazi du.
EH Bildu
Mertxe Aizpurua Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan duenez, bere alderdiak lortzen ez duen eserlekua "Espainiako eskuinaren esku geratuko da", eta koalizioak apirilaren 28an PPren kaltetan lortu zuen ordezkaria galtzeko "arriskuaz" ohartarazi du.
"Euskal emakumeok oso ondo dakigu zer proposatzen duten Espainiako eskuindarrek guretzat. Euskal emakumeok ahots indartsua behar dugu Madrilen, Espainiako Estatutik datozen bidegabekeriei erantzuteko ", adierazi du hautagai abertzaleak Azpeitian.
Azpeitiko Emakumeen Txokoan egindako ekitaldi batean, Aizpuruak koalizio independentistarentzako botoa eskatu du, Araban eta Nafarroan PP EH Bilduri gailentzeko dagoen "arriskuaren" aurrean.
"Euskal emakume feministok ahots indartsu baten bidez ordezkatuta egon behar dugu Madrilen, bidegabekerien aurrean justizia, inboluzioaren aurrean demokrazia, errepresio politikoaren aurrean askatasuna eta murrizketa ekonomiko eta sozialen aurrean duintasuna eskatzeko", azpimarratu du.
PP
Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkateak botoa Beatriz Fanjul PPren Bizkaiko zerrendaburuarengan “pilatzeko” eskatu die bizkaitarrei, "zentro-eskuineko konstituzionalismoaren itxaropena" delakoan.
Bilbon egindako ekitaldian, Martinez-Almeidak harridura agertu du Madrilek Estatuko hainbat hirirekin duelako lotura abiadura handiko trenbidearen bitartez, baina ez Bilborekin. "Inork ezin du ulertu, ulertezina da ez PSOE ez EAJ ez jabetzea AHTk lehiakortasunerako eskaintzen dituen abantailez", adierazi du, eta gaineratu du "premiazkoa" dela.
Besteak
Por un Mundo Mas Justok giza eskubideak politikaren ardatza izatea defendatzen du.