Itxi

Kanpaina - 6. eguna

Nafarroak 'bere etorkizunaren jabe' izan behar duela aldarrikatu du Geroa Baik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Navarra Sumak azpiegiturak defendatu ditu, PSNk babesa eskatu du eskuinak geldiarazteko, Elkarrekin Podemosek indartsu egon nahi du Kongresuan, eta EH Bilduk "bidegabekerien" aurkako botoa eskatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Azpiegiturak, pentsioak, gazteria eta autogobernua izan dira Nafarroan hauteskunde mezuetako gai nagusiak; Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak kanpainako ekitaldiekin bat egin duen egunean.

Navarra Suma

Navarra Sumako hautagaiak Olitera joan dira gaur, "lurraldeen arteko orekaz, azpiegiturez, enpleguaz, aurrerapenaz" hitz egiteko, eta AHT, Nafarroako Kanala edo N-121 errepidearen hobekuntzan aurrera egitearen alde agertu dira.

Bertan, Alberto Catalan Senaturako hautagaiak adierazi duenez, "Chivite eta Sanchezen bazkideak modu ulertezinean ari dira Nafarroaren aurrerabiderako ezinbestekoak diren obra batzuk boikotatzen".Ruth Goñi hautagaiak botoa ematera joatearen garrantzia azpimarratu du, "foru, espainiar eta europar proiektu bat Madrilera irits dadin eta Nafarroaren interesak Madrilen defenda ditzagun".

PSN

PSNk Sarasate kaleko egoitzan egin du ekitaldia, eta Toñi Magdaleno Senaturako hautagaiak herritarren babesa eskatu du "bi eskuinak eta ultraeskuina geldiarazteko" eta herritarrei laguntzeko politikak garatzeko: pentsioak Konstituzioan blindatzea edo lan erreforma indargabetzea, besteak beste.

Hautagaiek eta alderdikideek babestuta, Magdalenok ohartarazi du UPNk eta bere koalizioko kideek, PPk eta CSk, "erabateko isiltasuna" dutela Voxen diskurtsoaren aurrean, eta horrek "agerian uzten du Casado presidente egiteko Abascalekin itun bat dagoela".

Elkarrekin Podemos

Ione Belarra Elkarrekin Podemoseko Kongresurako hautagaia pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko eskatu duten pentsiodunei zuzendu zaie, eta esan die, emakumeen badakiten eran, "gauza garrantzitsuak ez direla inoiz lehenengoan ateratzen".

Zentzu horretan, Emakumeen Etxearen ondoan egindako ekitaldi batean, koalizio gobernuarekin gauza bera gertatuko dela adierazi du. "Koalizio Gobernua bigarrenean aterako da, zentsura mozioa bezala, azaroaren 10etik oso indartsu ateratzea lortzen badugu", berretsi du.

EH Bildu

Gazteen inguruan egin du EH Bilduk ekitañdoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta bertan, Bel Pozueta hautagai nafarrak Arnaldo Otegi koalizioaren koordinatzaile nagusia izan du lagun, eta azpimarratu du azaroaren 10eko hauteskundeetan euskal gazteriak "Estatutik datozen bidegabekeriei erantzuteko aukera" duela.

"Hauteskunde hauek Estatutik etorritako bidegabekeriei erantzuteko tresna gisa ulertu behar dira, Altsasuko gazteena, kasu", adierazi du Otegik.

Geroa Bai

Geroa Bairen hauteskunde kanpainan, Maria Solana Kongresurako hautagaiak esan du Nafarroa ez dela "ezeren gakoa, bere patuaren jabe" dela, eta errefusatu egin du Foru Erkidegoa "nafarren erabakien gainetik pasatzeko merkantzia objektu" izatea.

"’Nafarroa estatu kontua da ' esaldia saihesteko argudioetako bat da nafarrok erabaki behar dugula zer izan nahi dugun eta, batez ere, nork gobernatuko gaituen ", adierazi du Esther Cremaes Senaturako zerrendaburuak.

Albisteak (5)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)