Itxi

Emaitzak

Pedro Sanchezen aukerak, gobernatzeko

EITB.EUS

Leer en Castellano

Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak, baina indarra galdu du eta Estatuko egoera politikoa ez da aldatu.

Pedro Sanchez Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

PSOEk irabazi ditu azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak Estatuan, baina, emaitzak ikusita, bloke batek ere ez du gehiengo nahikorik blokeo politikoari amaiera emateko.

Alderdi Sozialistak, Unidas Podemosek eta Mas Paisek 157 ordezkari batzen dituzte; PPk, Voxek eta Ciudadanosek, berriz, 150. Gehiengo absolutua 176 eserlekutan dago. Beraz, ezkerrak nahiz eskuinak beste talde batzuen babesa beharko dute Gobernua osatu ahal izateko.

Hortaz, Pedro Sanchezek bi aukera ditu. Bata PPrekin akordioa egitea litzateke, koalizio handia osatzeko edo bakarrik gobernatzen uzteko (Casadok kanpainan esandakoa betetzen badu, baina, PPk ez du Sanchez presidente izatea ahalbidetuko). Bestea ezkerreko blokeari alderdi abertzaleen eta independentisten babesa gehitzea izango litzateke. EAJren eta aurreko legealdian babesa eman zion Kantabriako Alderdi Erregionalistaren botoak lortuz gero, Sanchezek 165 boto izango lituzke.

176ra heltzeko gainerako botoak EH Bilduk edo ERCk jarri beharko lituzkete.

Bestalde, bigarren itzulian Sanchezek gehiengo sinplea beharko luke presidente izendatzeko. Kasu horretan, Unidas Podemosekin eta bere bazkide izan ohi diren talde txikien babesarekin eta talde independentista batzuen abstentzioarekin nahikoa izango luke.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)