Itxi

2011ko Hauteskunde Orokorrak

Hauteskunde gaueko minutuz minutuzkoa, eitb.com-en

Erredakzioa

20:00etatik aurrera hauteslekuetako atarietan egindako galdeketaren emaitzak aireratuko ditugu. Gainera, emaitzen jarraipena herriz herri ere egingo dugu.

Jarraipen orokorra ez ezik, herriz herrikoa ere egingo du erredazkio taldeak. Argazkia: eitb.com

eitb.com interneteko atariak minutuz minutu egingo du hauteskunde gauean gertatzen denaren jarraipena. Aurreko hauteskunde egunetan egin bezala, erredakzio taldeak dena emango du informazioa unean zabaltzeko.

20:00etan, hauteslekuak itxitakoan, hauteslekuetako atarietan egindako galdeketaren emaitzak aireratuko ditugu, hasierako irudi bat egiteko, eta ondoren ikusiko denaren aurrerapen bezala erabiltzeko.

Halaber, eitbcom-en emaitzen jarraipen orokorra ez ezik, herriz herrikoa ere egingo dugu.