Itxi

A20 hauteskundeak

UPN-PP garaile Nafarroan eta PSN bigarren, EITBren inkestaren arabera

Erredakzioa

UPN-PPk, bozen % 37,3 lortuta, 2 edo 3 eserleku lortuko ditu; PSNk (% 23,5) 1 edo 2; Amaiurrek 1 lortuko du botoen % 15,3 irabazita eta Geroa Baik 0 eta 1 artean.

Nafarroako Foru Erkidegoan, UPN-PPk lortuko du lehenengo indarra izatea 2 edo 3 eserleku eta bozen % 37,3 lortuta, aurrekoetan baino % 1,8 gutxiago. PSNk, botoen % 23,5ekin (% 11,3 gutxiago), bigarren indarra izanda, 0 edo 1 lortuko du, EITBren galdeketaren arabera.

Bestalde, Amaiurrek eserleku bat lortuko du, bozen % 15,3 eta Geroa Baik (Nafarroa Bai 2008an) 0 edo 1, % 11,3rekin, aurrekoetan baino % 7,1 gutxiago.

Izquierda-Ezquerra (% 5,6), UpyD (% 2,1), Equo (% 1,6) eta besteek ez dute ordezkapenik izatea lortuko.

Parte-hartzea % 59,7koa izan da foru erkidegoan; 2008an, aldiz, % 73,3koa izan zen. Autonomia Erkidego honi bost eserleku dagozkio.





Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)