Itxi

Hauteskundeak

Horrela kontatu dugu Donald Trumpen garaipenaren biharamuna

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hillary Clintonek publikoki onartu du hauteskundeetan porrot egin duela eta Donald Trumpi gobernatzeko aukera bat emateko deia egin du.

Hillary Clintonen lehen agerraldia, hauteskundeak galdu ostean. Argazkia: EFE

19:35 | Europako burtsei dagokionez, Madrilekoa izan da kaltetuena Donald Trumpen garaipenaren ondotik. IBEX 35ak % 0,4ko beherakada izan du eta 8.901 puntu eskuratu ditu. Madrileko burtsan BBVAk izan du jaitsiera handiena: % 5,7koa.

19:33 | Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak Donald Trumpek irabazita, zalaparta handia espero zen munduko burtsetan. Europan gorabeherekin hasi dute eguna, baina, azkenean, nolabaiteko barealdiarekin itxi dituzte burtsak.

18:46 | Barack Obamak esan du botere-aldaketa "baketsua" izango dela, "Donald Trumpekin ezberdintasun nabarmenak ditudan arren".

18:35 | Obamak eskerrak eman dizkio Hillary Clintoni, "bizitza guztia zerbitzu publikoari eskaintzeagatik". 18:40 | Obamak onartu du burumakur dagoela bere alderdiko hautagaiak hauteskundeak galdu egin dituelako, eta jarraian ondokoa adierazi du: "Estatubatuarrak gara lehendabizi eta onena nahi dugu gure herriarentzat".

18:30 | Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak lehen agerraldi publikoa egin du, hauteskundetako emaitzen inguruko iritzia emateko.

18:07 | Hillary Clintonek Barack Obama AEBko presidentearen lidergoa eskertu du eta "justua denagatik" eta euren "ametsengatik" borrokan jarraitzeko dei egin die Alderdi Demokrataren jarraitzaileei.

Obamak eta haren emazteak egindako lana goraipatu du: "Gure herriak zor handia du Barack Obama presidentearekin eta Michelle Obama lehen damarekin".

18:02 | AEBko lehen emakumezko presidentea ez izanagatik ere triste agertu da Hillary Clinton. "Ez du kristalezko sabairik altuena eta gogorrena hautsi, baina egunen batean norbaitek lortuko du. Eta zorte apur batekin egun hori uste baino lehen iritsiko da", adierazi du.

17:57 | Donald Trumpekin "jarrera irekia" izateko eskatu die Hillary Clintonek bere jarraitzaileei. "Donald Trump izango da gure presidentea. Jarrera irekia zor diogu eta gobernatzeko aukera bat eman behar diogu", azpimarratu du.

17:49 | Hillary Clintonek deitoratu egin du hauteskundeak galdu izana, baina arrakasta opa dio Donald Trumpi AEBko presidente gisa. "Ez dira espero genituen emaitzak; pena bat da gure baloreak defendatzeko irabazi ez izana", esan du hamarnaka jarraitzaileren aurrean.

17:40 | Hillary Clinton hautagai demokratak agerraldia egin du New Yorken, hauteskundeen emaitzen balorazioa egiteko.

17:24 | Nazio Batuen Erakundeak Donald Trump zoriondu du eta haren gobernu berria nazioartearekin elkarlanean arituko denaren itxaropena agertu du.

"Erronkak globalak ditugu, adostutako ekintza globalak eta konponbide bateratuak eskatzen dituztenak", adierazi du Ban Ki-moon NBEren idazkari nagusiak. Erronka nagusi horien adibide gisa aldaketa klimatikoa, giza eskubideen defentsa eta garapenerako politikak aipatu ditu.

17:11 | Europar Batasuneko Atzerri ministroek bilera egingo dute igande honetan, EBk Ameriketako Estatu Batuekin aurrerantzean izan behar duen harremanaz eztabaidatzeko. Batzarra Federica Mogherini Europar Batasuneko Kanpo Gaietarako eta Segurtasunerako goi arduradunak deitu du, Alemaniak hala eskatuta.

17:00 | Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak ondokoa esan du: "Estatu Batuetan azken hileotan eta azken egunotan gertatu dena alerta seinaletzat hartu behar dugu demokrazia liberalean sinesten dugunok".

16:54 | Mauricio Macri Argentinako presidenteak Donald Trump zoriondu du, eta elkarrekin lan egiteko deia egin dio.

16:50 | Donald Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi arren, Brasilen eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harremana ez dela ezertan aldatuko adierazi du du Michel Temer Brasilgo presidenteak.

16:45 | BIDEOA | Adierazpen polemikoak egiten iaioa izan da beti Trump

 

16:43 | BIDEOA | Nolatan gertatu da ia inork uste ez zuena?

 

16:41 | BIDEOA | Trumpen garaipenaren ondoren munduko burtsek galerak izan dituzte

 

16:33 | BIDEOA | Clintonen porrotak etsipena eragin du demokraten artean

 

16:29 | BIDEOA | Harrituta eta haserre daude Euskal Herrian bizi diren estatubatuarrak

 

16:27 | Europar Batasuneko Atzerri ministroek ezohiko afari bat egingo dute igande honetan Bruselan, Europaren eta AEBren arteko harremanen gaia jorratzeko.

16:13 | BIDEOA | Emaitza baten bi aurpegiak

 

16:03 | BIDEOA | Eusko Jaurlaritza eta gizarte eragileak, sinetsi ezinda eta kezkatuta

 

15:57 | BIDEOA | Kezka zabaldu da Europan Donald Trumpek AEBko hauteskundeak irabazi ostean

 

15:54 | Hillary Cintonek agerraldia egingo du Manhattango hotel batean, Euskal Herrian 16:30ak direnean, hauteskunde porrotaren inguruko balorazioa egiteko.

15:36 | Donald Trumpek hauteskundeak irabaztea "ustekabea" izan dela, baina estatubatuarren erabakia errespetatzen duela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Maria Solana Foru Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, itxaron egin beharko da Trumpek zein jarrera eta zer neurri hartzen dituen ikusteko eta horiek Nafarroan izan dezaketen eragina ikusteko.

15:28 | Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak lasaitasun mezua bidali nahi izan du. "Ziurgabetasun" egoera honen aurrean, lasaitasuna eskatu du. Ildo horretan, George Bush AEBko presidente izan zen garaian euskal enpresek egoerara egokitzen eta AEBko merkatuan lan egiten jakin izan zutela azpimarratu du.

15:19 | Donald Trump zoriondu ostean, Txinako presidenteak berarekin lan egiteko borondatea agertu dio, beti ere, "elkarrekiko errespetuan" oinarrituta eta diferentziak modu eraikitzailean eztabaidatuta.

15:13 | Hillary Cintonek agerraldia egingo du Manhattango hotel batean, Euskal Herrian 15:30ak direnean, hauteskunde porrotaren inguruko balorazioa egiteko.

15:00 | Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkariak Donald Trump zoriondu du AEBko hauteskundeetan lortutako garaipenagatik eta gobernu "emankorra" izatea opatu dio. "Jainkoak argiztatu eta babestu dezala" adierazi du Parolik Vatikanoko irratian.

14:49 | Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak Ameriketako Estatu Batuak zoriondu du astearteko hauteskundeen harira, eta "elkarrekin lan egiteko" borondatea agertu dio Donald Trump AEBko presidente aukeratu berriari.

 

 

13:31 | Barack Obamak telefonoz deitu dio asteazken goizean Donald Trump AEBko presidente aukeratu berriari, eta garaipenagatik zoriondu ostean "elkarrizketa txeratsua" izan dute, Kellyanne Conway Donald Trumpen kanpainako buruak NBC telebista kateari adierazi dionez. Bien bitartean, Presidentetzak iragarri du Obamak Trump Etxe Zurira gonbidatu duela ostegunean, trantsizio lasaia bermatu ahal izateko. Halaber, AEBko hauteskundeetako emaitzari buruzko balorazioa egiteko adierazpenak egingo dituela zehaztu du.

13:17 | Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Donald Trump "Israelen benetako laguna" zoriondu du. Gainera, eskualdean "segurtasuna, egonkortasuna eta bakea" bermatzeko Trumpekin lan egiteko nahia erakutsi du.

13:09 | Matteo Renzi Italiako lehen ministroak hauteskunde kanpainan Hillary Clinton hautagai demokratari bere babesa eskaini izan badio ere, Donald Trump hautagai errepublikanoa zoriondu du eta bi herrialdeen arteko harremanak "sendoak" direla azpimarratu du.

13:05 | Donald Trumpen lehen txioa, AEBko hauteskundeak irabazi ondoren.

 

 

13:02 | PROFILA: Melania Trump, amerikar ametsaren irudia

 

12:55 | Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak lankidetza eskaini dio Donald Trump AEBko presidente hautatu berriari, demokrazia, askatasuna eta bestearekiko errespetua baloreak oinarri hartuta.

12:31 | François Hollande Frantziako presidenteak Donald Trump zoriondu du, baina ohartarazi dio laster hasiko den "ziurgabetasun garaian" Frantziak "zaintza" lana egingo duela eta "argi eta garbi" hitz egingo duela.

12:24 | BIDEOA | AEBko hainbat pertsona ospetsuk etsipena erakutsi dute Twitterren.

 

 

12:14 | Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Donald Trump zoriontzeaz gain, Erresuma Batuak eta AEBk aliatu "gogor eta gertukoak" izaten jarraituko dutela ziurtatu du.

 

 

11:59 | Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Donald Trump zoriondu du, eta Espainiaren eta AEBren arteko harremanak sendotu egingo direnaren itxaropena agertu du.

 

 

11:44 | BIDEOA | Martin Schulz Europako Parlamentuak aitortu du Donald Trumpekin lan egitea 'zaila' izango dela.

 

10:36 |Jens Stoltenberg NATOaren idazkari nagusiak ere zoriondu du Trump eta AEBren lidergoaren garrantzia nabarmendu du, munduko "segurtasun erronken" aurrean.

10:01 | Vladimir Putin Errusiako presidenteak Donald Trump zoriondu du AEBko hauteskundeetan lortutako garaipenagatik eta ziur agertu da, "elkarlanaren" bidez, azken urteetan bi herrialdeen arteko harremanak hautsi dituen krisia gaindituko dutela.

09:52 | Kanadako Immigrazio Ministerioaren web gunea erori da, Trumpek aurrea hartu dionean Clintoni.

09:35 | Errepublikanoek AEBko Kongresuko bi ganberen kontrolari eustea lortu dute, hori dela eta, Donald Trumpek agintaldi erraza izatea espero da.

09:21 | Hillary Clintonek telefonoz deitu dio Donald Trump errepublkanoari, presidentetzarako lehian jasandako porrota onartzeko, demokraten kanpainatik Eferi baieztatu diotenez.

09:07 | Euroa bi zentabo baino gehiago garestitu da, 113 dolarrera helduta, AEBko hauteskundeen emaitzen ostean.

08:58 | Trumpek estatubatuarren arteko batasunaren alde egin du, presidente izateko babesa jaso ostean, eta esker onak eman dizkie bere talde eta jarraitzaileei.

08:42 | Donald Trump Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak presidente izateko behar zituen 270 botoak lortu ditu.

Wisconsinen irabazi ostean heldu da kopuru horretara. Clintonek kale egin du estatu horretan ere eta bien arteko aldea ez da posible Clintonen alde orekatzea.

Informazio gehiago (2)