etxe zurirako bidean
Clinton: 'Gure garaiko azterketari aurre egin beharko diogu bihar'
agentziak | erredakzioa
"Erakuts iezaiozue Trumpi ez dagoela zalantzarik emaitzetan", esan du hautagai demokratak milaka jarraitzaileren aurrean. "Bozkatzera joan gaitezen!", azpimarratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hillary Clinton Etxe Zurirako hautagai demokratak adierazi du "gure garaiko azterketari aurre egin" beharko diotela astearte honetan, bere hautagaitza eta Donald Trumpenaren artean aukeratuko dutelako herrialdearen presidentea izateko.
Filadelfiako Independence Hallen bildutako 40.000 pertsonaren aurrean, Clintonek berretsi egin du berak aplikatuko dituen politiken bidez "amets bat eta aukera bat", "danontzako leku bat", posible izango direla, Trumpekin ez bezala.
"Ez dugu herrialde honen irudia zapuztu nahi. Handiagoa egin nahi dugu", esan du demokratak Pensilvanian egindako mitin handian. Gaineratu duenez, Estatu Batuetako "oinarrizko baloreei" azterketa egin zaizkie hauteskundeotan.
Clintonen esanetan, ez du onartuko Ameriketako Estatu Batuek Barack Obamaren agintaldian lortutako "aurrerapena desegitea" eta ziur agertu da herrialde horren "egunik onenak" etortzekoak direla.
"Uste dut, bihotz bihotzez, gure egunik onenak heltzeko daudela eta elkarrekin lortuko ditugula", azpimarratu du Estatu idazkari ohiak.
Pensilvaniako azken hauteskunde-kanpainan (20 boto emango ditu estatu horrek zenbaketa nagusian, eta erabakigarriak izan litezke), Clintonek penagarritzat jo du hauteskunde-kanpainaren "kutsu zakarra".
Trumpek hauteskunde-sistemaren izaera inpartzialaren inguruan esan duenaren aurrean, Clintonek botoa eskatu du Filadelfian, zalantzarako tarterik ez egoteko emaitzetan.
"Erakuts iezaiozue Trumpi ez dagoela zalantzarik emaitzetan", esan du hautagai demokratak milaka jarraitzaileren aurrean. "Bozkatzera joan gaitezen!", azpimarratu du.
azpimarratu du.azpimarratu du.