Obamaren agerraldia
Botere-aldaketa ‘baketsua’ izaten saiatuko dela adierazi du Obamak
Agentziak | Erredakzioa
Obamak Etxe Zuriko presidente berria zoriondu du eta AEB "batzeko" bere helburua bete ditzan espero duela gaineratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Presidente batetik besterako botere-aldaketa “baketsua” izaten ahaleginduko dela azaldu du asteazken honetan Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Ildo horretatik, bakea herrialde horretako eta demokraziaren gakoetako bat dela azpimarratu du, Donald Trump errepublikanoarekin ezberdintasun nabarmenak dituela ziurtatu duen arren.
“Talde berdinean gaude denak, eta demokratak zein errepublikarrak izan, estatubatuarrak gara lehendabizi. Gure herriarentzat onena bilatzen dugu”, nabarmendu du Obamak. Bestalde, orain arte egin duen lana eskertu dio Hilary Clintoni.
Joseph Biden presidenteordearekin batera eman prentsaurrekoan iragarri duenez, Etxe Zuriko presidente berria zoriondu du. Era berean, Ameriketako Estatu Batuak “batzeko” helburua bete ditzan espero duela gaineratu du Obamak.
Ildo horretatik, Obamak adierazi du bere alderdiari agindu diola presidente batetik besterako botere-aldaketa ahalik eta baketsuena egin dezan, hausturarik egon ez dadin. Duela zortzi urte, Geoge W. Bush errepublikarrak Etxe Zurirako ateak ireki zizkion Obamari, botere-aldaketa horretan arazorik egon ez zedin.
Donald Trump hautagai errepublikanoak hauteskundeak irabazi ditu, 270eko langa pasatu ondoren.
Gainera, AEBko Kongresuko Ordezkarien Ganberan eta Senatuan gehiengoari eustea lortu du Alderdi Errepublikarrak.