Itxi

Porrotaren ostean

Clinton:'Behin baino gehiagotan pentsatu dut kalera berriz ez irtetea'

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Estatu idazkari ohiak ez du sentitzen duen "etsipen sakona" ezkutatu, faborito zen hauteskundeetan galdu eta gero.

Clinton, hauteskundeak galdu eta hurrengo egunera, etsita. Argazkia: EFE

Hillary Clinton AEBko presidente izateko hautagaiak Donald Trump errepublikanoaren aurka hauteskundeak galdu izana aitortu zuenetik egindako lehen adierazpenetan onartu duenez, lur jota dago emaitzengatik.

Halere, garaituak ez sentitzeko eskatu die estatubatuarrei. "Badakit aste onetan jende askok galdegin duela AEB uste genuen modukoa ote den", esan du Clintonek Children's Defense Fund haur estatubatuarren aldeko organizazioaren afarian.

"Hauteskundeotan azaleratutako banaketak sakonak dira. Baina, mesedez, entzun esan behar dudana: Ameriketako Estatu Batuek merezi dute. Gure umeek merezi dute. Sinistu ezazue zuen herrialdean, zuen baloreen alde borrokatu eta, inoiz ez, sentitu zaitezte garaituak", erantsi duenez.

Edonola ere, ez du sentitzen duen "etsipen sakona" ezkutatu, faborito zen hauteskundeak galdu eta gero. "Ni ere etsita nago, inoiz adierazi ez dudana baino gehiago".

"Niretzat ez da erreza izan. Aste honetan, behin baino gehiagotan pentsatu dut etxetik berriz ez irtetea, egin nahi nuen gauza bakarra liburu on bat hartu eta uzkurtzea izan zen", aitortu du.

Alabaina, umeen aldeko defentsak, afari horretan, bera bertan egotea eskatzen zuen. Unibertsitatetik irten zenetik izan da organizazio horren kide Clinton.

 

 

>

 

 

>

 

 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)