Katalunia
Espainiako Gobernuak epaitegietara joko du Masek kontsulta deituz gero
Erredakzioa
Kataluniako presidenteak kontsulta independentista ez deitzea espero du Gobernuak, baina hori egiten badu, Konstituzionalaren epaia ontzat hartuko duelakoan dago.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gobernuak Artur Mas Kataluniako presidenteak ERCrekin Katalunian 2014rako hitzartutako kontsulta ez deitzea espero du. Baina deituz gero, Konstituzionalaren erabakia ontzat hartuko duelakoan dago, Gobernuak helegitea aurkeztuko duelako. Hala izan ezean, Kataluniako gobernuburua gaitasungabetzeko zigor arlora jotzea izango dela irtenbide bakarrak esan dute Gobernutik.
Azken egunotan, PPk eta PSOEk CiUk ERCrekin ituntzea ekidin nahi izan dute, era horretan independentzia lortzeko bidea errefusatuz. Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak azken asteotan, eta Kataluniako hauteskundeak egin zirenetik, Kataluniari babesa eman dio eta argi utzi zure bere jarrera "konstruktiboa" izango dela Generalitatearekin.
PPk eta PSCk Gobernuari inbestiduran abstenitzeko gai zirela esan zioten, ERCren botoen beharrik ez izateko. Hala eta guztiz ere, Artur Masek ez du eskaintzetako bat bera ere kontuan hartu, eta, azkenean ERCrekin ituntzea erabaki du, kontsulta independentistaren data 2014an jarriz, Oriol Junquerasek eskatu bezala.
Horren haritik, Gobernua eman daitezkeen egoera posibleak aztertzen ari da. Gobernuko iturri batzuek Artur Masek kontsulta ez deitzea espero dute, horretarako eskuduntzarik ez duelako, eta, konstituzionalaren aurka doalako.
Halere, gauzak hartzen ari diren bidea ikusita, Mariano Rajoyren Gobernuak ez du Masek bere planak aldatzeko susmo handirik. Horregatik, Gobernuak dagoeneko erabakita du Konstituzionalera joko duela azkenean kontsulta deitzen bada.