Itxi

Huateskundeak

CDCk eta ERCk I27rako zerrenda eta bide-orria aurkeztuko dute gaur

Agentziak | Erredakzioa

Zerrendaburua Raul Romexa eurodiputatu ohia izango da; Carme Forcadell ANCren presidente ohia, bigarren; Muriel Casals Omnium Culturalen presidentea, hirugarren eta Mas laugarren.

Irailaren 27ko hauteskundeak direla eta, CDCk eta ERCk herritarrek osatutako zerrenda eta bide-orria aurkeztuko dituzte gaur, astelehena, arratsaldean, Kataluniako Historia Museoan.

Ekitaldian, CDC eta ERC alderdien agintariak izango dira, eta 19:30ean hasiko da, Kataluniako Historia Museoaren terrazan, itsaso ondoan. "Estatu independente baten alde bat eginda, etorkizuneko Katalunia irabazteko ituna" aurkeztuko dute bertan.

Zerrendaburua Raul Romexa eurodiputatu ohia izango da; Carme Forcadell, ANCren presidente ohia, bigarrena izango da, eta Muriel Casals, Omnium Culturalen presidentea, hirugarrena.

Artur Mas Generalitateko eta CDCko presidentea laugarren lekuan egongo da; Oriol Junqueras, ERCren burua, bosgarrenean; eta Eduardo Reyes, Súmate elkarteko presidentea, seigarrenean.

Zerrendako gainerako kideen izena ezagutzea falta da. Xavier Sala-i-Martin ekonomialariak, baina, baztertu egin zuen atzo, Twitter bidez, bertan egongo denik, ez baitu "politikan sartu" nahi.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)