I27
Duran: '68 eserlekurekin independentzia aldarrikatzea astakeri bat da'
Agentziak | Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidenteak planteatutako aukera “kirtenkeria, eta errespetu eta sen demokratiko falta” bat dela kritikatu du Unioko buruzagiak.
Josep Antoni Duran Lleida Unioko buruzagiaren hitzetan, irailaren 27ko hauteskundeen ondoren 68 diputaturekin soilik independentzia aldarrikatzea ?astakeria?, ?sen demokratiko falta? eta ?herritarrenganako errespetu falta? izango litzateke.
I27ko hauteskundeetan independentismoaren garaipena 68 eserlekutan finkatu zuen asteartean Artur Mas Kataluniako presidenteak. Alderdi independentistek plebiszitu izaera ematen diete hauteskundeei. Botoen kopurua kontuan izango ez dutela ohartarazi zuen Masek, eserlekuen gehiengoa baizik.
Hauteskundetarako zerrenda aurkeztu du gaur UDCk. Masek planteatutako aukera ?kirtenkeria, eta errespetu eta sen demokratiko falta? bat dela kritikatu du Unioko buruzagiak.
Kataluniako Estatutua erreformatzeko edo Sindico de Greuges (herri-defendatzailea) izendatzeko Ganberako bi herenen babesa beharrezkoa dela gogorarazi du Duranek. ?Independentzia aldarrikatzeko, ostera, nahikoa dugu ez boto batekin, diputatu batekin baizik??, kritikatu du Unioko agintariak.
Bost milioi eta erdi herritar baino gehiago botoa emateko eskubidearekin
Kataluniako bost milioi eta erdi herritarrek baino gehiagok, konkretuki 5.510.713k, botoa emateko eskubidea izango dute I27an, behin-behineko erroldaren arabera, baina irailaren 1era arte ez dute behin betiko kopururik izango.
Meritxell Borras Generalitateko Gobernazio kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, horietatik 195.533 atzerrian bizi dira eta 164.240 boto-emaile berriak dira.