Diada 2015
'Gehiengoaren erabakia' onartzeko eskatu du Artur Masek
agentziak| erredakzioa
“Independentzia” hitza aipatzea saihestu eta erabakitzeko eskubidea azpimarratu du Kataluniako presidenteak Diadaren ohiko hitzaldian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kataluniaren ?nazio izaera? ukatzen dutenen aurka egin eta irailaren 27an ?gehiengoaren erabakia? onartzeko eskatu du Artur Mas Generalitateko presidenteak.
Kataluniako Diadaren ohiko hitzaldi instituzionala eman du gaur Masek, eta TV3 telebista eta Catalunya Radio irratiaren bidez zuzenean jarraitu dute.
?Independentzia? hitza aipatzea saihestu eta erabakitzeko eskubidea azpimarratu du Kataluniako presidenteak, eta Kataluniaren ?nazio izaera? ukatzen dutenak kritikatu ditu.
?Konstituzioa eta 78ko espiritua aldarrikatuz kataluniar askoren borondatea gutxietsi, nahasi eta iraintzea larria iruditzen zait egun, herritarrek etorkizun politikoa erabaki nahi dutelako; eta gure nazio izaera narrastea eta modu interesatuan ukatzea ere larria iruditzen zait?, adierazi du Masek.
Kanpaina hasi baino lehen eman duen azken diskurtsoan, I27ko hauteskundeak forman aldez aurretik egindakoak bezalakoak direla esan du Masek, baina ?ez funtsean, herritar ugarik? independentziaren inguruan erabakitzea eskatu dutelako.
Kataluniako gizartearen erabakia onartzea
?Orain, azkenik, mundu guztiak ahotsa izango du botoaren bidez. Herriko gizon eta emakume bakoitzak eta herriko gazte bakoitzak izango du ahotsa. Euren eskuetan, zuen eskuetan, nazio honen etorkizun politikoa markatuko duen tresna eta indarra dago: botoa?, azpimarratu du.
?Eztabaida lasaia? eskatu du Masek, Katalunia ?aberasten duten aukera anitzak baztertu gabe?. Behin jendeak bozaren bidez hitz egin ondoren, ?guztiok onartu behar dugu gehiengoaren erabakia?, adierazi du buruzagiak.
Masen ahotan, erabakia bata ala bestea izan, irailaren 28tik aurrera ?elkarbizitzak eta herri bakar bat izateko borondate argiak zuzenduko dute gure etorkizun kolektiboa, hauteskundeak irabazi edo gal daitezkeelako, baina etorkizuna Kataluniako 7,5 milioi gizon-emakumeek irabazi behar dugulako?.
Diadako ekitaldia
Bartzelonako Meridiana etorbideko manifestazio independentista, ?ez da ezberdina izango?, iragarri du Generalitateko presidenteak. Azken lau urteotan, ?jende asko egon da kalean, Kataluniaren nazio izaera aldarrikatu eta askatasun gogoa adierazteko?, azaldu du.
Masen hitzetan, ?herritarren ahotsa aintzat hartu behar da beti?, baina eskakizuna ?atzeraezina? da ?iraunkorra eta etengabea? denean, nahiz eta ?batzuek entzungor egiten jarraitu nahi izan?.
?Demokrata batek ezin dio aldarri baketsu honi entzungor egin, eta demokratikoki adierazteko modua aurkitzeko erantzukizuna du?, erantsi du agintariak.
Irailaren 11k ?izaera zibiko nabarmena? duela azpimarratu du Masek, eta Kataluniako Parlamentuak 1980an ?jaiegun nazional? izendatu zuela esan du.
?Gure Parlamentuko joera politiko guztiek, diktadurako urte luzeen iluntasuna oraindik oso gertu zutela, ez zuten inolako arazorik izan gaur euren ondorengoak ukatzen ari direna onartzeko?, gaineratu du.