Itxi

Erreakzioak

'Masek huts egin du bere estrategian', esan du Espainiako Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Mariano Rajoyren Gobernuaren esanetan, emaitzek argi utzi dute Generalitateko presidenteak ez duela ez boto ez eserleku nahikorik lortu.

Espainiako Gobernuaren arabera, Kataluniako hauteskundeen emaitzek argi utzi dute Artur Mas Generalitateko presidenteak huts egin duela "estrategia sezesionistan".

Horixe izan da Moncloako iturriek Eferi egindako analisia, Masek irailaren 27ko hauteskundeetan lortutako babesa ikusi eta gero.

Mariano Rajoyren Gobernuaren ustez, emaitzek argi utzi dute Generalitateko presidenteak ez duela babes nahikoa lortu, ez bozei ez eserlekuei dagokienez, "egin nahi duen erronkarako".

Gobernuak gaineratu duenez, Junts pel Si hautagaitzak lortutako emaitzak ez dira nahikoa Estatutuaren erreforma onartzeko, Kataluniako Parlamentuan bi hereneko gehiengoa behar baita horretarako.

Gobernuaren esanetan, hauteskunde hauetan kataluniarrek "berriz ere" erakutsi dute Kataluniakoa "gizarte anitza" dela eta "independentisten batasunari" uko egin diotela.

diotela.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)