Ciutadans
Arrimadasek dimititzea eta bozak berriz deitzea eskatu dio Masi
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Kataluniar gehienok bizkarra eman diogi Masi", adierazi du Ciutadanseko hautagaiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ines Arrimadas Ciutadanseko hautagaiak dimisioa emateko eta hauteskundeak berriz ere deitzeko eskatu dio Artur Mas Generalitateko presidenteari, independentismoa deialdiaren oinarria izan ez dadin.
“Kataluniar gehienok bizkarra eman diogi Masi”, esan du Arrimadasek, Barcelo Sants hotelean egindako agerraldian.
Ciutadanseko hautagaiak txalotu egin du alderdiaren botoak hirukoiztu egin izana azken hauteskundeetako datuekin alderatuta, eta "bizikidetzaren alde" lan egingo duela aurreratu du.
Bestalde, Albert Rivera Ciudadanoseko presidentearen ustez, PPren eta PSOEren “politika zaharra hil egin da”, eta bere alderdia da “alternativa bakarra”.
Horren esanetan, Masen prozesu independentistak “porrot” egin du, eta Ciudadans da “Espainia haustea” galarazi duena.