A21
ANC: 'Kataluniak urriaren 1ean bozkatu genuen errepublika berretsi du'
erredakzioa | eitb.esus
Agusti Alcoberro elkarte independentistako presidenteordeak azpimarratu du "herritarren garaipena" izan dela "gure errepublikaren aurkako Estatu kolpearen aurrean".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) hauteskundeetako emaitza ospatu du, independentistei gehiengo osoa ematen baitie, eta esan du herritarrek "urriaren 1ean bozkatutako errepublika berretsi" duela.
Hauteskunde egoitzan egindako agerraldian, Agusti Alcoberro elkarte independentistako presidenteordeak azpimarratu du "herritarren garaipena" izan dela "gure errepublikaren aurkako Estatu kolpearen aurrean".
Hala, "Gobernu zilegia berrezartzea eta presoak eta bahitu politikoak askatzea" exijitu du.
Bestalde, "zentzu askotan zilegitasunik ez" zuten hauteskundeen ostean, "155.aren PP indar isolatu" bihurtu dela txalotu du.
ela txalotu du.