Itxi

A21

Garcia Albiol: 'PPCrentzako eta Kataluniaren etorkizunarentzako egun txarra da'

eitb.eus

Leer en Castellano

“Independentismoaren alternatiba izateko, gehiengo bat osatzeko ez gara kapaz izan”, deitoratu du Kataluniako Alderdi Popularraren buruzagiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"PPCrentzako eta Kataluniaren etorkizunarentzako egun txarra da", onartu du Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularraren (PPC) zerrendaburuak hauteskundeetako emaitzen berri izan ondoren.

"Independentismoaren alternatiba izateko, gehiengo bat osatzeko ez gara gai izan", deitoratu du Kataluniako PPren buruzagiak.

Ciudadanos zoriondu ostean, pozak bost minutu iraungo diela eta oposiziora igaroko direla adierazi du. "Batzuek euren garaipena bost minututan ospatuko dute, baina Katalunia galtzen atera da", ohartarazi du Ciudadanosi erreferentzia eginez.

PPCk zenbaketa jarraitu duen hotelean agerraldia egin du Albiolek, kazetarien galderarik onartu barik. Kataluniako Alderdi Popularrak lortu dituen hiru diputatuak emaitza oso txarra dela onartu du buruzagiak: "Ezin gara harro sentitu, ez da gutxiagorik ere".

Albiolen PPk 3 diputatu eskuratu ditu Kataluniako hauteskundeetan, historiako emaitzarik okerrena Kataluniako hauteskundeetan; izan ere, azken alderdia da, CUPen atzetik. Are gehiago, PPCk ez du talde propiorik izango Parlamentean, nahiz eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde-kanpainako zazpi ekitalditan parte hartu.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)