Itxi

A-25

Artur Masek 'ia ezinezkotzat' jo du gehiengo absolutua lortzea

Erredakzioa

Hala ere, PPrekin itunak egitea baztertu du, eta PSCrekiko duen distantzia handitzea emaitza on bat litzateke, gaineratu du.

Artur Masek 'ia ezinezkotzat' jo du gehiengo absolutua lortzea. Irudia: EFE

Artur Mas Generalitaten presidente eta CiUren presidentegaiak "ia ezinezkotzat" jo du gehiengo absolutua lortzea azaroaren 25ean; edonola ere, ez lortzekotan, ez du PPrekin itunik egingo.

Hori dela eta, Masen esanetan, oso zaila izango da gehiengo absolutua lortzea, baina ez dio horri uko egin, berak defendatzen duen subiranotasun prozesua zuzentzeko "ezohiko gehiengoa" beharko delako, horren arabera.

Hala ere, ez du dena gehiengo absolutuaren araberako emaitzei baldintzatu, eta PSCrekiko duen distantzia (orain CiUk 62 dauzka eta PSCk 28) handitzea emaitza on bat litzateke, bigarren indarra baita, gaineratu du.

"30 diputatu baino gehiagoko tartea daukagu. Handitzen bada, emaitza on bat izan liteke, gehiengo absolutua lortu gorabehera, Masek esanetan. Edonola ere, ez du PPrekin itunik egingo Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen kontra baitago.


Albisteak (1)