Itxi

Erreakzioak

Junqueras pozik baina kezkati agertu da

Erredakzioa

ERCren egoitzan eginiko agerraldian, Junqueras "pozik" agertu da bere alderdiak "lortutako aurrerakadarekin".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oriol Junqueras ERCko hautagaiak "disimulatzeko zaila den zoriontasuna" erakutsi du Kataluniako hauteskundeetan lortutako emaitzen ondorioz. Dena den, "herrialdearen eta bere herritarren egoerak" kezkatu egiten duela nabarmendu du.

"Ardurak eskatzen duen mailan"

"Hauteskundeen emaitzak ikusita -esan duenez- herrialde honetako zentro-ezkerreko esparrua berregituratu da"; bide batez, pozik agertu da ERC bosgarren postutik abiatu zelako hasieran eta bigarren bukatu duelako.

Oriol Junquerasen iritziz, argi geratu da Kataluniako hautesleek "subiranotasunaren eta independentismoaren alde" egin dutela, eta autodeterminazio-erreferendumaren aldekoek gehiengo zabala dutela Kataluniako Parlamentuan.

Halaber, ERCko presidenteak "ardurak eskatzen duen maila" emango duela promestu du, eta "herriak behar duen erantzuna emango duela". Ondorioz, akordioak lortzen saiatuko dela iragarri du, aniztasuna errespetatuta.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)