Itxi

Hauteskunde kanpaina

Krisia eta subiranotasuna, kanpaina hasieraren ardatzak Nafarroan

Erredakzioa

2011/11/04

Foru Erkidegoak bost diputatu eta lau senatari hautatuko ditu azaroaren 20ko hauteskundeetan.

UPNk berriz ere indar bozkatuena izateko helburuarekin eman dio hasiera hauteskunde kanpainiari. Oraingoan, PPrekin koalizioan.

Carlos Salvador koalizioko zerrendaburuak adierazi du Narroaren Kongresuko ahotsa izan nahi dutela: "Zer defendatuko dugu Madrilen? Espainia batu baten baitan Nafarroak nortasun politikoa izatea".

UPNren Foru Gobernuko aliatuak, PSNk, Gobernua sozialista izatea beharrezkoa dela nabarmendu du.

Horren ildotik, Juan Moscoso zerrendaburuak "krisia eragin zutenei" muga jartzeko dei egin du, hots, "erregularizazioen eta ongizatearen aurka dagoen eskuinari".

Hauteskunde hauetan, Uxue Barkos Geroa Bai koalizioko (EAJ eta independenteak) zerrendaburua da, Nafarroa Bai hautsi eta gero. Kanpaina hasieran, Barkosek aitortu du boto abertzalearen sakabanaketa arazoa izango dela.

"Behin, irabaziko genuelako deitu zidaten, eta orain irabazteko helburuz deitu didate. Badakit ez dela gauza bera, baina saiatuko egingo gara", esan du.

Nafarroa Baiko kide ohiak, Eusko Alkartasuna eta Aralar, ezker abertzalearekin batera aurkeztu dira, Amaiur koalizioan.

Sabino Cuesta zerrendaburuak botoa eskatu du, UPNren ahots alternatiboa izateko: "Amaiur Euskal Herrira bakea eta justizia eramango duen motorra eta zubia izango da".