A21
Correosek 100 bulego ireki ditu gaur Euskadin, posta bidezko botoa errazteko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2024/04/13
Ostegunean amaitu zen posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta apirilaren 18ra arte eman daiteke botoa.
Correosek 100 bulego ireki ditu gaur, larunbata, Euskadin, erdiak (51) Bizkaian, apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetarako, posta bidezko botoa errazago kudeatzeko.
Bulego horietan, 10:30etik 14:00etara artatuko dituzte herritarrak.
Ostegunean amaitu zen posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta apirilaren 18ra arte eman daiteke botoa.