Bilera
Sozialistak Urtaranen Udal Gobernuan sartuko direla uste du Muniainek
Gorka Urtaran alkateak bilerak egingo ditu gaur eta bihar Gasteizen ordezkaritza lortu zuten alderdiekin, babesak lortzen saiatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Peio Lopez de Muniain Gasteizko PSE-EEko bozeramailearen ustez, sozialistak sartu egingo dira EAJren Udal Gobernuan, nahiz eta azken erabakia EAEko PSE-EEren esku izan.
Gorka Urtaran alkateak bilerak egingo ditu gaur eta bihar Gasteizen ordezkaritza lortu zuten alderdiekin, babesak bilatzen saiatzeko.
Bilera eta gero, Lopez de Muniain sozialistak esan du EAJrekin “sintonia” ona dutela eta, momentuz ez bada ere, azkenean lau zinegotzi sozialistak EAJrekin koalizioan izango direla esan du. Hala ere, erabakia hartzeko “premiarik” ez dagoela adierazi du, Udala ostiralean osatu baitzuten (EAJren ordezkariekin).
Hala ere, azken erabakia bi alderdietako zuzendaritzek dutela berretsi du Gasteizko Udaleko bozeramaile sozialistak. Alderdi biek bat ez egiteko, PPk “presioa” egingo duela salatu du Lopez de Muniainek.
“Ona litzateke gobernuan sartzea; beste babes bat litzateke, baina posible da azken erabakia hartu aurretik itxarotea”, adierazi du.
Gaurko bilera errondan, Hemen Gaude eta Irabaziko zinegotziekin ere elkartu da Gasteizko alkatea. Bihar, EH Bildu eta Javier Maroto popularraren txanda izango da.