Itxi

10. eguna

EAJk eta EH Bilduk elkar kritikatu dute kanpainaren azken igandean

Agentziak

"Portaera mafiosoak" erabiltzea egotzi diote jeltzaleek EH Bilduri. Koalizioak Goia eta Olano kritikatu ditu "erantzukizunei uko" egitegatik. PPk enplegua promestu eta PSEk Bilduren aurka egin du.

EAJ

Andoni Ortuzar EAJren presidentea ezker abertzaleari zuzendu zaio eta esan dio Euskadiko "ustelkeria morala, politikoa eta ekonomikoa iraultza zergak" ekarri duela, baina EH Bilduk ez du "horren inguruan hitz egiten".

Gainera, Durango herri bizkaitarren egindako ekitaldi batean Ortuzarrek iragarri duenez, koalizioarekin hitz egingo du, "erabakitzeko eskubidearekin bat egiteko" gonbitea luzatzeko, "mafiosoen portaerak" alde batera utzi eta bi oinak "alde demokratikoan" jartzen dituenean.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, bere alderdiak "herri eta lurralde mailako kudeaketan ibilbide arrakastatsua eta esperientzia handia du" eta, gaineratu duenez, udalen eta diputazioen "balio estrategikoan" konfiantza du, Euskadiren "garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko".

Lehendakariaren iritzian, EAJ ezaguna da "herrialdea denok batera, pertsona guztientzat, eraikitzeagatik". "Arabaren alde lan egiten dugu. Araba inporta zaigu. Araba defendatzen dugu. Araba gara", gaineratu du arratsaldean Guardian egindako ekitaldi batean.

EH Bildu

Josu Unanue Bizkiako ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaiak eta Natalia Gardeazabal Basauriko alkategaiak salatu dutenez, nahiz eta homosexualitatea ez den gaixotasuntzat hartzen duela 25 urte, oraindik ez da desagertu, "ezta gutxiagorik ere", LGTB kolektiboaren aurkako "fobia".

Hautagaien ustean, 'LGTBfobia' "zenbait eragilek eta erakundek bultzatuta dago, tartean, akademiak, zuzenbideak, medikuntzak, irakaskuntzak, hedabideek eta erlijioak".

"Pentsaera patriarkalak eta homofobikoak gidatuta, estereotipoek hartutako irudiez eta zigor-diskurtsoez osatutako hizkuntzak eraiki dituzte, eta LGTB pertsonak mailaz jaitsi dituzte, azpi-gizateria egoeran kokatuta", salatu dute EH Bilduko hautagaiak.

Bestalde, Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Donostian egindako ekitaldi batean adierazi duenaren arabera, "tristea da Markel Olanok eta Eneko Goiak erantzukizunei uko egitea eta ostrukaren politikari eustea; onartezina da EAJk aliatuak eta babesa bilatzen jarraitzea Madrileko sukurtsal politikoetan".

PP

Fatima Bañez Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroak Barakaldon adierazi duenez, aurten 600.000 enplegu sortuko dira Espainian eta, horietatik, 30.000 EAEn sortuko dira. Halaber, Bañezen esanetan, Euskadi "enplegu egonkorraren iturri" izan behar da, "euskal herritarrek Espainiako etorkizuna gidatu behar" dute eta.

Barakaldon (Bizkaia) izan da ministroa, Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentearekin batera eta, bertan azaldu duenez, "batzuen eredua bazterketa da, kenketa, PPrena, aldiz, batuketarena".

Euskadiko PPk "askatasunen bihotza" ordezkatzen duela nabarmendu du Bañezek; "Espainia eta Euskadi hazten eta enplegua sortzen ari dira", eta hori da gizartearen lehentasuna, esan du.

PSE-EE

Idoia Mendia PSE-EEren idazkar nagusiak "babes handia" eskatu die sozialistei Bilduren aginteak ekarri duen "amesgaiztoa" bukatzeko eta, ohartarazi duenez, "nahiz eta orain etsaiarena egin", koalizioa eta EAJ "berdinak dira".

Mendiak bere alderdiak Kursaalen egindako ekitaldi batean parte hartu du, Donostian, Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiarekin eta Ernesto Gasco Donostiako alkategaiarekin batera.

Jendez gainezka zegoen aretoan, tartean Odon Elorza hiriburu gipuzkoarreko alkate ohia bertan zen, Mendiak "konfiantza ez izateko" eta "etxean ez geratzeko" eskatu die herritarrei, PSEk "botoak batu" behar baititu Bildu Udal donostiarretik eta Diputazio gipuzkoarretik aterarazteko.

Irabazi

Irabazi koalizioak zerbitzu-sozialetako murrizketak dakartzan ondorio larriak salatu ditu Barakaldon (Bizkaia) egindako ekitaldi batean; besteak beste, pertsona askok oinarrizko beharrak asetuta ez dituztela kritikatu du.

Ahal Dugu

Ahal Dugu alderdiaren esanetan, kale jendearen izenean eta esku garbiz aurkezten den alderdia da, betiko alderdiak besaulkietatik botatzeko asmoz. Gainera, ziur daude aldaketa datorren astetik aurrera hasiko dela.

UPyD

Rosa Diez UPyDren buruak hitzeman die hiritarrei, bere alderdian konfiantza izanez gero, erakundeen barrutik eta kanpotik defendatuko dituztela "zarrastelengandik eta ustelengandik".

Albisteak (2)

Informazio gehiago (2)