M24
Manuela Carmenak 'ziurtzat' jo du Madrilgo alkate berria izango dela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrilgo Udala gobernatzeko akordioa nola egingo duten ez du zehaztu, baina alkate izateko bidea “aldapa behera” ikusten duela azpimarratu du.
Manuela Carmena Ahora Madrid plataformako zerrendaburuak “ziurtzat” eman du Madrilgo alkate berria izango dela, goizean, Miguel Carmona PSOEko hautagaiarekin hitz egin ondoren.
Madrilgo Udala gobernatzeko akordioa nola egingo duten ez du zehaztu, baina alkate izateko bidea “aldapa behera” ikusten duela azpimarratu du.
Manuela Carmena eta Miguel Carmona “pozik” daude lortutako emaitzekin: Ahora Madridek 20 eserleku eskuratu ditu, PPk baino bat gutxiago. PSOEk bederatzi ordezkari izango ditu Madrilgo Udalean.