M24
Alderdi guztiekin hitz egiteko 'prest' dago PSE, 'EAJrekin bereziki'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bildurekin edota PPrekin itunik egitea “zaila” izango dela onartu dute sozialistek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alderdi guztiekin hitz egiteko “prest” agertu da PSE-EE, “EAJrekin bereziki”. Hala ere, EH Bildurekin edota PPrekin itunik egitea “zaila” izango dela aurreratu dute sozialistek.
PSE-EEren Batzorde Exekutiboak atzo aztertu zituen igandeko emaitzak. Bilbon egin duten agerraldian, PSE-EEk “erantzukizunez” jokatuko duela esan du Miguel Angel Morales Antolakuntza idazkariak. “Gobernu sendoak behar ditugu eta, hortaz, gobernagarritasuna bultzatuko dugu”, erantsi du.
Hortaz, alderdi guztiekin hitz egiteko “prest” agertu da PSE-EE, “EAJrekin bereziki”. Izan ere, Bildurekin edo PPrekin akordiorik lortzea “zaila” izango dela aurreratu du Moralesek. Herritarren arazoei “erantzun bat ematea” izango da sozialisten helburu nagusia, Moralesen esanetan.
Bestalde, PSE-EEk baztertu egin du EH Bilduk Maroto Alkatetzatik kentzeko egindako eskaintza.