Itxi

Hauteskunde osteko bilerak

Gobernua sortzen saiatzeko bilerei ekingo die berriro Geroa Baik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Uxue Barkosen alderdia bigarren indar politiko bihurtu zen azken hauteskundeetan, eta UPN ordezkatzeko "aldaketa gobernua" osatzeko asmoa du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza lortu zuten alderdiekin biltzen jarraituko da aste honetan Geroa Bai, UPN ordezkatzeko "aldaketa gobernua" osatzeko asmoz.

Uxue Barkosen alderdia bigarren indar politiko bihurtu zen azken hauteskundeetan, eta bilera-sorta horien buru bihurtu da. Dagoeneko I-E eta PSN alderdiekin bildu da, eta "hainbat elkargune eta akordiorako aukera" daudela ondorioztatu dute.

Aldi berean, hala ere, gobernua osatzeko lehen arazo izan daitezkeenak agertu dira. Izan ere, aldaketaren alde dauden bost indar politikoen arteko gobernu baten gainean mintzatu dira Geroa Bai eta I-E, baina sozialisten aburuz, EH Bildurekin gobernatzea "ez da aukera bat". Bestalde, "lau alderdiko gobernu" baten alde egin du EH Bilduk (eta PSN oposizioan utzita).

Uxue Barkosek adierazi duenez, ez zaio gustatzen "horrelako betorik", eta akordioa bilatzeko deia egin die alderdiei.

Bestalde, Nafarroan aldaketa politikoa abiatzeko negoziazioa "Gobernua osatuko duten alderdi guztien artean aldi berean egitea" proposatuko du Ahal Duguk.

Lehen egun hauetan, Geroa Bai PPNko hainbat buruzagiekin batzartu da. Gainerako alderdiekin izandako bilera oso desberdina izan da PPNkoa, kasu horretan asmoa ez baitzen gobernu-akordioa lotzea, interes orokorreko auziei buruz hitz egitea baizik.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)