Itxi

M24

Arabako PPk akordioak adostea eskaini dio EAJri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAJren eta PSE-EEren arteko balizko akordio batekin bat egiteko prest ere agertu da Arabako PP.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñaki Oyarzabal Arabako PPren hauteskunde kanpainiako zuzendariak bere alderdiaren babesa eskaini dio EAJri, lurraldeko foru gobernua "indartzeko". Dena dela, babes hori ez dutela "oparituko" ohartarazi du.

Oyarzabalek prentsaurrekoa eskaini du gaur Gasteizen, Arabako PPko zuzendaritzak hauteskundeen emaitzen inguruan egindako balorazioaren berri emateko.

Buruzagi popularrak gogorarazi duenez, EAJ izan da batzarkide gehien lortu duena (13), baina PPk boto gehiago jaso ditu. "Horregatik, alderdiak elkarri entzutera behartuta daude", adierazi du.

Hori horrela, Oyarzabalek "laguntza eskaini" dio EAJri, "batuketa matematikoek erabakigarri" bihurtu baitute PP. Babes horrek "egonkortasuna bermatzeko gehiengoak" sortzea izango luke helburu. EAJk eta PSE-EEk akordioa lor lezaketela onartu du buruzagi popularrak, eta itun horrekin bat egiteko prest agertu da.

Nolanahi ere, PPk ez du baztertu Javier de Andres ahaldun nagusigai popularrak hautagaitza aurkeztea.

Gasteizko Udalari dagokionez, Oyarzabalek gasteiztarren "borondatea" errespetatzeko eskatu die alderdiei, Javier Maroto izan baita bozkatuena.

"Emaitzen arabera, argi eta garbi dago, Marotok zilegitasuna du Udala zuzentzeko", nabarmendu du Oyarzabalek, eta alkategai popularra gainerako alderdiekin akordioak lortzen saiatuko dela gaineratu du.

Horren ildotik, itunen politikarekin "argi ez hitz egitea" leporatu dio EAJri, eta "EH Bilduren estrategiekin bat ez egitea" eskatu dio. Izan ere, koalizio abertzalea babesak biltzen ari da Maroto Alkatetzatik kentzeko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)