Itxi

Itunak

Mendia: 'EAJrekin itunak ez du baliogabetzen gure oposizioa Urkulluri'

Agentziak | Erredakzioa

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, EAJrekin lor daitezkeen balizko akordioak ez dira izango ‘’inori erosotasuna emateko’’.

Idoia Mendia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, EAJrekin lor daitezkeen balizko akordioek ez du baliogabetzen , ''inondik inora ere'', sozialisten oposizioa Eusko Jaurlaritzari, Legebiltzarrean.

PSE-EEko Batzorde Nazionalean agerraldia egin du Mendiak, udal eta foru hauteskundeetako emaitzak aztertzeko, eta bertan adierazi du EAJrekin lor daitezkeen balizko itunak ez direla izango ''inori erosotasuna emateko''. Horrekin batera, sozialisten buruak adierazi du ez diotela uko egingo etxebizitzen legea onartzeari, ezta EiTB eta erakundeen egitura erreformatzeari ere.

 

Mendiak nabarmendu duenez, gizarteak ''erdiguneko papera'' eman die sozialistei euskal politikagintzan, eta PSE-EEk protagonismo hori baliatuko du ''erakundeetatik egiten diren politikek ezkerrerantz egin dezaten''.

 

Hala, gobernagarritasunerako balizko akordioek balio behar dute ''ekonomia suspertzeko, enplegua sortzen laguntzeko, iruzurraren kontra modu eraginkorragoan borroka egiteko eta dependentzia eta gizarte zerbitzuen legea garatzeko'', Euskadiko sozialisten buruaren arabera.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)