Itxi

Itunak

PPk eta Ciudadanosek aurreakordioa lortu dute Madrilen

Agentziak | Erredakzioa

Cristina Cifuentes (PP) eta Ignacio Aguado (Ciudadanos) bat etorri dira akordioa ixteko aukera handia dela esatean, baina xehetasun batzuk argitzeko negoziatzen jarraituko dutela erantsi dute.

Cristina Cifuentes (PP) eta Ignacio Aguado (Ciudadanos). EFE

Cristina Cifuentes Madrilgo Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularraren presidentegaiak iragarri duenez, Ciudadanosekin “aurreakordioa” egin omen dute eta, beraz, PPk gobernatuko du Madrilgo Erkidegoko Gobernua.

Cifuentesek eta Ciudadanoseko zerrendaburuak, Ignacio Aguadok, bi orduko bilera egin dute arratsaldean, eta biak bat etorri dira akordioa ixteko aukera handia dutela esatean. Alabaina, “ñabardura batzuk” adosteko dituztela eta, datorren ostiralean berriro elkartuko direla jakinarazi dute.

Gaurko bileran, PPk beste bi puntu erantsi dizkio Ciudadanosek eraberritze demokratikoa eta gardentasuna bultzatzeko aurkeztu duen dokumentuari, eta Albert Riveraren alderdiak onartu egin ditu.

Hala eta guztiz ere, Aguadok azpimarratu du “desadostasunak” ere badituztela aipatu bi puntuak dokumentuan nola idatzi behar diren zehazterakoan.

Puntu horietako bat kargudun publikoen jarduera-epea zortzi urtera mugatu nahia da. Muga hori Madrilgo Gobernuko presidenteari eta haren kontseilariei ere aplikatzea nahi du Ciudadanosek; PP, berriz, kontseilariei ez aplikatzearen aldekoa da.

Albisteak (4)