Itunak Araban
EH Bilduk ez du oztopatuko Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi izendatzea
Agentziak | Erredakzioa
Hala, EAJk jada ez du aitzakiarik Maroto alkatetzatik kentzeko, koalizioaren hitzetan.
EH Bilduk ez du oztoporik jarriko Ramiro Gonzalez EAJko hautagaia Arabako ahaldun nagusia izan dadin. Hala, koalizioren hitzetan, EAJk jada ez du aitzakiarik Maroto alkatetzatik kentzeko.
Koalizioak ohar batean azpimarratu duenez, Maroto alkatetzatik kentzeko hartutako konpromisoan lanean jarraitzen dute.
Horren ildotik, EH Bilduk aurreratu du ez duela Gonzalezen izendapena oztopatuko eta, ''erabaki horrekin desagertu egiten direla Maroto alkatetzatik kentzeko oztopoak''.
"Helburu horrekin, egun, bi aukera daude mahai gainean: gehiengo politikoa Miren Larrionen inguruan artikulatu; edo EAJk ofizialki hautagaitza aurkeztea, inbestidurarako EH Bilduren babesa izanda’’, gaineratu dute.