Itxi

Nafarroa

Barkos: 'Zaila da, ez ezinezkoa, Gobernu nafarra 4 alderdik osatzea'

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, zehaztu duenez, ez da "kuoten gobernu baten" buru izango, alderdi bakoitzak "taifen erreinu txikia" egin dezan, gobernuan duen lekuaren arabera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uxue Barkos Geroa Bairen Nafarroako presidentegaiaren ustean, "zaila" izango da gobernua lau alderdik osatzea, baina "ez da ezinezkoa"; baina zehaztu duenez, berak ez da "kuoten gobernu baten" buru izango.

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean onartu duenaren arabera, alabaina, berak gidatutako gobernua EH Bilduren, Ahal Dugu Nafarroaren, Izquerda-Ezkerraren eta Geroa Bairen gustuko izan beharko da, horiek baitira gobernu mailako ituna negoziatzen ari direnak.

Geroa Bairen hautagaiaren esanetan, Nafarroako Gobernua egonkorra eta bateratzailea izan behar da etorkizunean eta bera ez da "kuoten gobernu baten" buru izango, alderdi bakoitzak "taifen erreinu txikia" egin dezan, gobernuan duen lekuaren arabera.

Barkosek "etorkizunera begira, egonkortasunez" lan egitea defendatu du, "mendekurik gabe". Era berean, salatu du "beldurrari aipamenak egitea, beharrezkoa ez" denean eta "serioak" ez direnean, Foru Erkidegoan egitekoa den gobernu aldaketaren harian.

Gainera, iragarri duenez, Nafarroako presidente baldin bada, ikuskaritzak egitea proposatuko du Foru Erkidegoaren finantzen benetako egoera ezagutzeko eta "zuhurtziagabekeriaz" egindako kudeaketak aztertu egin dituzte, berriz errepika ez daitezen.

"Ulergaitzak ez diren zenbait egoera nola sortu diren jakin nahi dugu, zelan sortu diren zorrak Ogasunean".

Barkosen hitzetan, Nafarroako presidentetzara heltzekotan, pobrezia egoera arintzera zuzenduko ditu lehenengo neurriak. Horrez gain, euskararen alde "inposaketarik gabe" lan egiteko prestutasuna agertu du, Nafarroa osoan euskaraz ikasteko aukera emanez, ratioek ahalbidetzen badute.

Bestalde, adierazi du nahiz eta kristaua ez den, ez du inolako arazorik izango elizkizunetara joateko erakundeen ordezkari gisa gonbidatzen dutenean, baina, zehaztu duenez, "agendan sartu nahi izan dituzten zenbait ekitaldi, arrazoirik gabe, aztertu beharko dira normaltasunez".

Horren adibide dira, Barkosen arabera, "ikasturte hasierak elizkizunekin batera" egitea.

Albisteak (4)

Bideoak (1)