Itxi

Gasteiz

PSE-EE EAJren udal gobernuan sartuko dela uste du Marotok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteizko alkate ohiaren esanetan, "denok badakigu zer den Bildu" eta "zer iritzi duten terrorismoaren biktimei buruz".

Javier Maroto Gasteizko alkate ohia. EiTB

Javier Maroto Gasteizko alkate ohiak uste du PSE-EEk "aurki" iragarriko duela EAJren udal gobernuan sartuko dela. Gainera, Gasteizko Gobernuak "Bilduren botoak" dituela gogorarazi du.

Antena3 telebista katean eskainitako elkarrizketa batean, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak ez duela Bildurekin zerikusirik izan nahi esan zuela nabarmendu du Marotok. Horregatik, hitza beteko ote duen galdetu dio.

Bestalde, ostiralean Iñigo Urkullu lehendakariak ETAren biktimei barkamena eskatu ziela eta hurrengo egunean EH Bildurekin akordioa sinatu zuela esan du. "Bi gauzak bateraezinak dira", salatu du.

"Denok dakigu zer den Bildu, zer oihukatzen duten, zer esaten duten eta zer iritzi duten terrorismoaren biktimei buruz", ohartarazi du.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)