Itxi

Gasteiz

PSE-EEk ez du erabaki Gasteizko udal gobernuan sartuko den

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAJren udal gobernuari "egonkortasuna" emango diotela nabarmendu du Idoia Mendiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri du bere alderdiak "egonkortasuna" emango diola Gasteizko Udalari, baina oraindik ez dute erabaki udal gobernuan sartuko diren.

Mendiak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon, atzo PSE-EEko Zuzendaritzak egindako bileraren berri emateko. Hitzorduan, sozialistek berretsi egin zuten udaletan eta aldundietan EAJrekin bat egiten saiatuko direla, Andoainen (Gipuzkoa) zinegotzi jeltzale batek akordioa urratu zuen arren.

Arabari dagokionez, sozialistek Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren inguruan bilera berean hitz egin nahi dutela azaldu du Mendiak.

Bideoak (1)