Elkarrizketa
Egibar: 'Andoaingoa Gasteizko presioak estaltzeko erabili zuen PSEk'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJko bozeramaileak azaldu duenez, PSE-EEk "bazekien guk arazo bat genuela Andoainen, bitan esan baikenien".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen esanetan, PSE-EEk jakin bazekien Andoaingo Udalean gertatuko zena, eta, hala ere, "aitzakia gisa" erabili zuen hori "Gasteizko presio handiak estaltzeko".
EAJk eta PSE-EEk akordioa sinatu zuten, elkar babesteko, baina, Andoainen, zinegotzi jeltzale bat abstenitu egin zen, eta EH Bilduk bereganatu zuen Alkatetza.
"Sozialistek trebetasun handia izan dute Gasteizen zuten arazo bat beste hainbat udaletara hedatzeko, Andoainera esaterako", adierazi du Egibarrek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean.
Egibarrek esan duenez, "PSE-EEk bazekien guk arazo bat genuela Andoainen, aldez aurretik bitan esan baikenien".
"Benetako arazoa Gasteizen zegoen; larunbateko lehen ordutik esan ziguten ezin zutela [Gorka Urtaran EAJko hautagaiaren alde bozkatu], presio handia zutelako, PPk presioa egin ziolako. Guk esan genien emandako hitza bete behar zutela, eta eurek esan ziguten ezin zutela. Orduan, Andoaingoa etorri zen, eta sozialistek aitzakia gisa erabili zuten", azaldu du.