Kargatzen...
Itxi

M26

EAJk irabazi du Gipuzkoan; EH Bildu, bigarren

EiTB.EUS

Leer en Castellano

PSE-EEk hirugarren lekuari eutsi dio, 9 batzarkiderekin. Elkarrekin Podemosek 4 ordezkari lortu ditu, eta PPk Gipuzkoako Batzar Nagusietan zuen kideari eutsi dio.

Gipuzkoako foru hauteskundeetako emaitzak. EiTB

EAJk irabazi ditu foru hauteskundeak Gipuzkoan. Jeltzaleek 20 batzarkide lortu dituzte, duela lau urte baino bi gehiago. Duela lau urte baino 18.000 boto gehiago eskuratu dituzte oraingoan.

EH Bildu da bigarren indarra, 17 batzarkiderekin (duela lau urte eskuratutako kopuru bera). Juan Karlos Izagirreren hautagaitzak 2015ean baino 13.000 boto gehiago lortu ditu, baina 2011n lortutako babesa erdietsi barik.

PSE-EEk hirugarren tokiari eutsi dio, 2015eko emaitzak errepikatuta: 9 ordezkari. Batzarkide kopuruan mantendu badira ere, botoetan gora egin dute sozialistek (3.712 boto).

Elkarrekin Podemos laugarren da, bi eserleku (6tik 4ra) eta 20.000 boto jaitsita.

PPk Batzar Nagusietan zuen batzarkideari eustea lortu du.