Kargatzen...
Itxi

M26

Bizkaiak EAJren gotorleku izaten jarraitzen du

eitb.eus

Leer en Castellano

EAJk hauteskundeak irabazi ditu, 25 batzarkide lortuta, aurreko agintaldian baino bi gehiago. EH Bilduk bigarren indar politikoa izaten jarraituko du 10 batzarkiderekin, nahiz eta ordezkari bat galdu.

Bizkaiko emaitzak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Botoen % 100 zenbatuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) garaipen garbia lortu du Bizkaian igande honetako udal eta foru hauteskundeetan, eta Batzar Nagusietan hegemonia historikoa lortu du. Horrela, EAJk 25 batzarkide lortu ditu, EH Bilduk 10, PSE-EEk 8, Podemosek 6 eta PPk 2.

Horrela, EAJk Bizkaiko Batzar Nagusietako hauteskundeak irabazi ditu, 25 batzarkide lortuta, aurreko agintaldian baino bi gehiago. Ondorioz, Unai Rementeriak ahaldun nagusi izaten jarraitzeko aukera handia du.

EH Bilduk bigarren indar politikoa izaten jarraituko du Bizkaiko Batzar Nagusietan, 10 batzarkiderekin, nahiz eta ordezkari bat galdu.

Azken lau urteetan foru erakundea gobernatu du PSE-EEk, EAJrekin batera. Sozialistek 8 batzarkide izango dituzte (orain arte baino bat gehiago).