Kargatzen...
Itxi

M26

EAJk lehen postua eskuratu du Araban

eitb.eus

Leer en Castellano

EH Bilduk batzarkide bat gehiago eskuratu du, eta bigarren postuan geratu da, 5 ordezkari gehiago lortu dituen PSE-EEren aurretik. PP lehenengoa izatetik laugarrena izatera igaro da.

Arabako emaitzak.

Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu Arabako foru hauteskundeak, lehen postua orain laugarrena den Alderdi Popularrari kenduta. Euskal Herria Bilduk bigarren postua eskuratu du, eta Alderdi Sozialistak, hirugarrena.

EAJ da orain Arabako lehenengo indarra, botoen % 29,38 eta 17 batzarkide lortuta, 2015ean baino lau gehiago. Horrela, Ramiro Gonzalezek jarraituko du Arabako ahaldun nagusia izaten.

EH Bilduk hirugarren postutik bigarrenera egin du salto, ordezkaritza kopuruari dagokionez. Ordezkari bat gehiago eskuratu du, eta 12 batzarkide ditu orain, sozialistek baino boto gutxiago izan arren. Abertzaleek botoen % 20,94 eskuratu du.

PSE-EEk 5 diputatu gehiago eskuratu ditu, botoen % 18,93 lortuta, eta 10 batzarkide ditu orain, hirugarren postuan.

PP lehen postutik laugarrenera igaro da. Popularrek botoen % 14,9 eta 8 ordezkari jaso dituzte, lau batzarkide galduta.

Podemos-Ezker Anitza-Equo Berdeak koalizioak botoen % 9,92 eta 4 batzarkide lortu ditu.

Ciudadanosek, botoen % 2,31ekin, zeukaten batzarkidea galdu dute.