Itxi

Aurrekanpaina

Anduezak ohartarazi du PSEk ez duela onartuko "memoriarekin jolastea eta kontakizun interesatuak" egitea

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Ildo berean, "terrorismoaren aurkako borroka etikoa eta morala" dela adierazi du, eta gizarte "justuago eta askeago" baten beharra azpimarratu du, Euskal Herriaren ereduari zeharkako aipamena eginez.

PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Andueza. Argazkia: Eneko Andueza, Twitter

PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezak esan du "terrorismoaren aurkako borroka etikoa eta morala" dela, eta ohartarazi du sozialistek ez dutela onartuko "memoriarekin jolastea", ezta horren gaineko "kontakizun desitxuratuak" egitea ere. "Beti defendatuko dugu inoiz ez dela indarkeria eta eskubideen urraketa justifikatzen duen arrazoi politikorik egon", nabarmendu du.

Oroimen Hegoak sarien banaketa ekitaldian egin ditu adierazpenok Anduezak, Donostiako Miramar jauregian.

Agerraldian, gogora ekarri du 2011az geroztik Utoya "askatasunaren aldeko borrokan gure oroimenean geratu den leku bat" dela. "Oslotik gertu dagoen irla txiki hori terrorismoak basakeriaren ikur bihurtu duen herrietako bat da, Bataclan edo Atocha bezala", adierazi du.

Ildo berean, "terrorismoaren aurkako borroka etikoa eta morala" dela adierazi du, eta gizarte "justuago eta askeago" baten beharra azpimarratu du, Euskal Herriaren ereduari zeharkako aipamena eginez.