Kargatzen...
Itxi

Kanpainaurrea

Iturgaiz: "Gazteak EAJren obsesio nazionalistagatik joaten dira Euskaditik"

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Euskadiko PPko presidenteak esan du EAJk "derrigorrezko nazionalismoz urpetu" duela dena.

Carlos Iturgaiz, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak esan du Euskadi "erakargarria" izan daitekeela gazteentzat, baina "EAJren derrigorrezko nazionalismoak uxatu" egiten dituela.

Iturgaizek amaiera eman dio alderdi horrek Gasteizen antolatutako jardunaldi ekonomikoari. Bertan adierazi duenez, Europar Batasuna gizarte ireki eta bultzatzailez beteta dago, eta horren falta sumatzen du Euskadin.

"Zerbait ez dabil ondo. Eusko Jaurlaritza parekorik gabeko Euskadi bat saltzen ari zaigu, hazkundean, industria produkzioan, lur abegikorrean... liderra dena, baina gure gazteak badoaz, talentua ihes egiten ari da", nabarmendu du.

Iturgaizen arabera, arrazoia "EAJk inposatu duen giro politiko itogarria da, dena derrigorrezko nazionalismoz urpetuta". "EAJk eta bere obsesio nazionalistak talentua uxatzen dute", azpimarratu du.