Kargatzen...
Itxi

Kanpainaurrea

"Zirko politikoaren" eta egungo ziurgabetasun ekonomikoaren alternatiba gisa EAJ aurkeztu du Ortuzarrek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako berhautaketaren aurkezpen publikoan, EAJren EBBko presidenteak eskatu die herritarrei "hausnarketa egin dezaten, erakundeak noren esku utziko dituzten erabakitzeko".

Andoni Ortuzar, Juan Mari Aburto eta Unai Rementeria Bizkaiko ahalduna. Argazkia: EFE

"Zirko politikoaren" eta egungo ziurgabetasun ekonomikoaren alternatiba gisa Alderdi Jeltzalea aurkeztu du igande honetan Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak. Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako berhautaketaren aurkezpen publikoan izan da Ortuzar, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin batera.

Ortuzarren hitzetan, "zirko politiko mediatikoaren eta zarataren aurrean herritarrek sentitu dezaketen gogaitasunaren aurrean, EAEko biztanleak ziur egon daitezke EAJ prest dagoela egungo ziurgabetasun ekonomikoari aurre egiteko".

Gainera, herritarrei eskatu die "hausnarketa egin dezaten, erakundeak noren esku utziko dituzten erabakitzeko". "M28an EAJk emaitza onak lortzen baditu, Euskadiren onerako izango da", ondorioztatu du.