Itxi

Kanpainaurrea

Domaicak Gasteizko auzoak zeharkatuko ditu, bizilagunen proposamenak jaso eta bere programan sartzeko

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Arabako hiriburuko PPren alkategaiak azaldu duenez, "herritarren benetako beharretatik gertuago egoteko" egingo du ekimena.

Gasteizko PPren alkategaia, artxiboko irudi batean. Argazkia: @DomaicaAinhoa

Ainhoa Domaica PPren Gasteizko alkategaiak larunbat honetan iragarri duenez, Gasteizko auzoak zeharkatuko ditu herritarren aurrean bere burua aurkezteko, haiekin hitz egiteko eta maiatzaren 28ko hauteskundeetarako PPren hauteskunde programan sartzeko "ideiak eta proposamenak" jasotzeko.

Domaicak azaldu duenez, "kalean bertan" egingo du "ekimen berritzaile" hau, "herritarren benetako beharretatik gertuago egoteko" helburuarekin; izan ere, "Gasteizko bizilagunengana hurbildu" nahi du, lehen pertsonan entzuteko eta hiriarentzako etorkizuneko proiekturik onenari buruz hitz egiteko".

Ildo horretan, PPko hautagaiak azpimarratu du herritarren artean "aldaketarako gogoa" sumatu duela eta "Gasteizentzako proiekturik onena eraikitzen jarraitzeko guztion laguntza" espero duela. "Bulego batean giltzapetuta egotea ez dut gustuko, pertsonak gustatzen zaizkit eta jendeari entzutea, ekarpen ugari dituztelako egiteko", berretsi du.

Domaicaren ustez, "aldaketa posible da" eta PP "benetako alternatiba bakarra da une honetan".