Itxi

Kanpainaurrea

"EH Bilduko proiektuak Gipuzkoako errealitate soziopolitiko eta ekonomikoarekin bat egiten du erabat"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak aitortu duenez, "motibatzen nau herrialdearen erantzukizuna nire gain hartzeak". "Herritarren ongizatea bermatzeko politika publikoetan inbertitzea lehentasun duen proiektu baten buru izateko prest" dagoela gaineratu.

Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaia. Argazkia: EFE

Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusirako EH Bilduko hautagaiak igande honetan Donostian izandako ekitaldi batean adierazi duenez, "gipuzkoarrak ordezkatzen dituen proiektua da gurea, eta Gipuzkoako errealitate soziopolitiko eta ekonomikoarekin erabat bat egiten duena".

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskunde-zerrendaren aurkezpenean Iriartek aitortu duenez, "motibatzen nau herrialdearen erantzukizuna nire gain hartzeak". "Herritarren ongizatea bermatzeko politika publikoetan inbertitzea lehentasun duen proiektu baten buru izateko prest" dagoela gaineratu.

"Herrialdearen baldintzak hobetzeko eta gizarte gisa aurrera egiteko prest dagoen aukera politikoa gara. Gurea herritarrek beren bizi proiektuak garatzea bermatzen duen proiektu politikoa da. Egon ziur aukera baliatuko dugula", amaitu du.