Kargatzen...
Itxi

Kanpainaurrea

Uxue Barkos kezkatuta, Nafarroako Gobernuak "galdutako indarraren" aurrean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarroako Presidentetzarako Geroa Baiko hautagaiaren hitzetan, "aurreko agintaldiaren bultzada berreskuratu behar du osasun publikoak, orain arte, PSNren presidentetzarekin gertatu ez dena".

La candidata a la presidencia del Gobierno de Navarra por Geroa Bai, Uxue Barkos. EITB MEDIA

Uxue Barkos Nafarroako Presidentetzarako Geroa Baiko hautagaiak bere "kezka" azaldu du igande honetan, "2015ean izandako indar eta adore horiek Nafarroako Gobernuak nolabait galdu dituelako". Hortaz, Foru Gobernu "ausarta bat" aldarrikatu du.

Maiatzak 28ko hauteskundeetara begira Geroa Baik igande honetan egindako jardunaldiaren itxieran, Barkosek adierazi du "kanpainaurre luze eta bizi honetan" Geroa Baik "funtsezkoa izaten jarraitzen" duela Nafarroako mapa politikoan.

2015-2019 artean Geroa Baik zuzendutako Foru Gobernuaren legegintzaldia gogoratu du Barkosek. Osasun publikoa bereziki aipatu du. "Geroa Baikoek ez ditugu esanahirik gabeko erabakirik, ezta azken orduko estrategia nahiz deirik ere", esan du. "Aurreko agintaldiaren bultzada berreskuratu behar du osasun publikoak, orain arte, PSNren presidentetzarekin gertatu ez dena", ondorioztatu du.