M28
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EITB MEDIA
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
Alderdi politikoek amaiera eman diote M28ko udal eta foru hauteskundeetako kanpainari, tentsio handiko bi asteren ostean. Larunbatean hausnarketa eguna dute herritarrek, eta igandean udaletako, Batzar Nagusietako eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariek hautatuko dituzte.
Hain zuzen ere, 1.708.980 pertsona daude deituta botoa ematera Euskadin, eta 522.215 Nafarroan.
Dagoeneko 58.064 pertsonak eman dute botoa EAEn, posta bidez, eta 14.192k Foru Erkidegoan.
Honela amaitu dute kanpaina alderdiek:
EAJ
EH Bildu
PSE-EE
Elkarrekin Podemos
PP
Nafarroa